XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DHOW IZENEKO UNTZIA:

Duela mila urte baino gehiago Pertsiar golkoko marinel ausartek kontinenteak hartzen zituen merkatal sarea osatu zuten.

Dhow izeneko belauntzi sinpleen bidez montzoien haizeak aprobetxatuz Afrikako kostalde guztian edo ekialdean India, Sri Lanka, Indonesia edo Txinaraino bidaiak egiten zituzten.

Edozer eramaten zuten itsasuntzietan.

Handienetan baita elefanteak ere.

Asiako mugetaraino eraman zen.

Bagdad irekita zegoen Txinako edo Indiako eragina jasotzeko, baina baita Iberiar penintsulako edo Afrikako iparraldekoa jasotzeko ere (nahiz eta mendebaldarrak euren burua garbitzen ez zuten barbaro eta ezjakintzat hartzen zituzten).

Horrela arabiarren botere politikoa gainbehera hasi zen, bere ordez pertsiarren eraginak leku hartu zuelarik: fakzio desberdinen menpe zeuden aholkularien partez, estatuaren zerbitzuan zegoen burokrazia indartsu eta nagia ezarri zen.

Arabiar kulturak musulmanen munduaren batasun-indar gisa gora egin bazuen ere, kalifatzaren boterea behera zihoan.

Tunisian, Egipton eta Cordoban gobernu independenteak sortu ziren, bakoitzak bere kalifa zuelarik.

IX. eta X. mendeetan islamaren barruan pertsiarren nortasunak indar hartu zuen.

Musulman bihurtutako pertsiarrek, beren kultura propioa bultzatu zuten.

Arabierazko islamiar literatura garatzeari ekin zioten, baina aldi berean beren betiko hizkuntza (pertsiera) arabieratik hitzak maileguz hartuta eta arabieraren alfabetoaz idazteari ere bai.

Islameko bigarren hizkuntza izatera heldu zen pertsiera, eta Asiako musulman-inperioetan hizkuntza nagusi izatera.

X. mendearen amaieran, islamaren barruan merkataritza aberatseko eta zibilizazio bikaineko mundua zegoen.

Hasierako batasun politikoa eta adore militarra galdua zeukan ordea.

Islamiar inperioa, behin ere lortuko ez zen itxaropena besterik ez zen.

Handik aurrera batzuen ustetan islamiar inperioa indarkeriaren bidez islamiar bihurtutako Herri berrien konkista-asmoentzako aitzakia baizik ez zen.

Jarraipena kultur mailan gertatu zela esan daiteke, artea eta literatura elikatzen zituen erlijioa eta mitologia amankomuna berenganatu zutelako.